XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSASUNAREN ARDURAZ Burukomina heredatzen al da?

AZTERTUA bezain eztabaidatua dugu aste honetako gaia, eta aitortu behar ez dagoela batere argi oraindik, eta okerragoa dena agian, burukominaren tratamendua ere ez dela orohar oso egokia suertatzen, edo behinik behin kasurik gehienetan arrakastarik gabekoa izan ohi dela.

Azken aldiko ikerketa batek dioenaren arauera, badirudi burukominak amarengandik heredatzen direla, jakekak deitzen diren horiek alegia.

Burukominak jasaten dituzten laurogeitabat haurrekin buruturiko azterketak horixe baieztatzen omen du.

Bestalde, burukomina familiako aje honen garrantzia eta tamainaren arauera agertzen da, harreman zuzenean.

Kiel-eko Neuropediatria Saileko medikua den Ublfgang Baier-ek Neuropediatrics aldizkarien aditzera ematen duenez, burukominaren lehen erasoaldia zortzi bat urterekin gertatzen ei da normalean, bai mutiko eta bai neskengan.

Haur hauen gurasoen artean, amen erdiak eta aiten bostenak burukominak jasaten dituzten.

Ikertutako hamar kasutan bakarrik antzeman zitekeen familiako inork ez zuela oinaze hori jasaten.

Hori dela eta, laburbiltzen du Baier-ek, familian burukominak izaten dituzten beste partaide batzuk egotea laguntza handia gerta daitekeela ondoren diagnostikoa burutu ahal izateko. XABIER AGIRRE.